2011/10/30

Kaixo lagun maitea:

Orain dela gutxi ezagutu zaitut, baina geroztik
ezin izan dut egun bat pasa zu gabe.
Oraindik gogoratzen naiz,nola eta noiz ezagutu zintudan,
nola ahaztu egun hori,ezinezkoa,
ordutik nire arazoak hasi ziren eta...


Lokalean geundela, nire lagun onenetariko batek
zu aurkeztu eta mundiala zinela esan zidan.
Neska inozente honek, beldur eta sentsazio arraroekin
zu gana hurbildu eta geure lehenengo harremana izan genuen.
Ez zen oso ona izan, baina desatsegina ere ez.


Hurrengo eguna oso berezia izan zen,
zure erruz
lehenengo zorabioa izan nuen eta.


Nire lagunak
zu ondo tratatzeko aholkatu zidan,
edo arazo larrietan sartuko nintzela bestela.
Egia esango dizut, lehenengo bi hilabetetan
zurekin egoteagatik egoten nintzen,
baina engantxatzen ninduen zerbait zeneukan
eta oraindik daukazu.
Zure erruz maite ditudan lagunekin,
gurasoekin, borrokatu naiz
eta zu harreman ona ez zinela esaten ninduen guztiekin.
Nire barruan arrazoia zutela banekien
eta behin baino gehiagotan
gure adiskidetasunarekin bukatzea pentsatu dut,
baina ezinezkoa da,
pena da esatea, baina nire adikzioa bihurtu zara...


Begirunez, zure kerik gabe bizi nahi duen nexkato batek.

5 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. OLAIA, OSO OSO ALBISTE POLITA DUT ZURETZAT!!!!!
    mezu hau irakurtzen baduzu, mesedez erantzun, bale?????

    ResponderEliminar
  3. Lasarten, 2013ko urtarrilaren 7an

    Kaixo Olaia Jandula!!!!!
    Zergatik erantzuten dizudan? Ba begira, besterik gabe, eskerrak emateko, bihotz bihotzez.EZ DAKIZU ZENBAT ALAITU NAUTEN ZURE HITZEK!!!
    Zeinen harro nagoen horrelako ikasle-ohiak ditudala ikustean!
    Joder, ez naiz makala! “zeeein garrantzitsu izan zinen urte hortan, ta zenbat ikasi nuen zurekin, bai hezkuntza aldetik, bai hizkuntza aldetik, baño batezere pertxonalki eta pentxakerari dagokionez”
    Eta gainera “ Zu ezagutu ondoren nire bizitza GUZTIZ aldatu zan!” “Lagun ONAK aurkitu eta haiekin bere bizitzaren liburua idazten ari dala, ZOOOOORIIIONTXU!!!!!!!!!!!!!!”
    Jakingo duzu, bada, zure blogaren jarraitzailea naizela, ezta? Eta ikusten dudanez GURE OLAIA BERRIAK ez du astirik hartzen hain pollit hasitako blog hartan idazteko!!! Eta hori, neri dagokidala iruditzen zaidanez, gogorarazi behar dizut!!! Zergatik ez dugu gehiago argitaratu??? Lantzean behin sartzen naiz ea zerbait berririk idatzi ote duzun ikusteko... Zure sormen poetikoaren nondik norakoak jarraitzeko.... eta beti “kale”!!!!!
    Bada, nirekin benetan gogoratzen zarela erakusteko... etxeko lanak jarriko dizkizut!!!1 (KE RARO; ORIOKO HAU BETI BERDIN!!! ! )
    Begira, aurten ere “Hatsaren poesia” liburuan zure poesiaren bat irakurri nahiko nuke!!!! Urtarrilaren 15a arte dugu aukera!!!! Zer animatuko al zara??? Bai, ezta???
    Beraz bi lan dituzu:
    1.-Poesiaren bat idatzirik baduzu, bidali Auxtin Zamorari.
    2.-Ez baduzu ezer idatzi, utzi ikasketetako lanak bost minutuz ( POR TZIERTO; ZER ARI ZARA IKASTEN?) eta i9datzi zerbait...
    3.-Bueno, hirugarren lana, argitaratu zure blogean!!!
    Niik ere zerbait bidai nahi dut!!! Ea zer okurritzen zaidan...

    POESIAREN MAGALEAN BETIRAKO BIDEKIDE IZAN NAHI ZAITUEN ZURE EUSKARAKO IRAKASLE-OHIA:
    Marisa Arruabarrena (Oriokoa) J

    ResponderEliminar