2011/10/30

Kaixo lagun maitea:

Orain dela gutxi ezagutu zaitut, baina geroztik
ezin izan dut egun bat pasa zu gabe.
Oraindik gogoratzen naiz,nola eta noiz ezagutu zintudan,
nola ahaztu egun hori,ezinezkoa,
ordutik nire arazoak hasi ziren eta...


Lokalean geundela, nire lagun onenetariko batek
zu aurkeztu eta mundiala zinela esan zidan.
Neska inozente honek, beldur eta sentsazio arraroekin
zu gana hurbildu eta geure lehenengo harremana izan genuen.
Ez zen oso ona izan, baina desatsegina ere ez.


Hurrengo eguna oso berezia izan zen,
zure erruz
lehenengo zorabioa izan nuen eta.


Nire lagunak
zu ondo tratatzeko aholkatu zidan,
edo arazo larrietan sartuko nintzela bestela.
Egia esango dizut, lehenengo bi hilabetetan
zurekin egoteagatik egoten nintzen,
baina engantxatzen ninduen zerbait zeneukan
eta oraindik daukazu.
Zure erruz maite ditudan lagunekin,
gurasoekin, borrokatu naiz
eta zu harreman ona ez zinela esaten ninduen guztiekin.
Nire barruan arrazoia zutela banekien
eta behin baino gehiagotan
gure adiskidetasunarekin bukatzea pentsatu dut,
baina ezinezkoa da,
pena da esatea, baina nire adikzioa bihurtu zara...


Begirunez, zure kerik gabe bizi nahi duen nexkato batek.